argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra
  • Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.

Ilargi Manzanares 2023ko abuztuaren 29a
Argazkia: NNPEK.

Sektore ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topaketa handia izango da. 30 ekoizle eta enpresa ekologiko baino gehiagok hartuko dute parte, eta azokaz gain hainbat jarduera egingo dira: dastatzeak, yoga, parkera bisita gidatuak, txikientzako tailerrak eta musika.

Programaren xehetasunak webgunean eguneratuak daude, eta jardueretan izena emateko aukera ere zabalik dago. Jarduera guztiak doakoak dira

Azokaren ordutegia

Irailak 15, ostirala: 17:00etatik 20:30era (Gune gastronomikoa: 17:00etatik 21:00etara)

Irailak 16, larunbata: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era (Gune gastronomikoa: 11:00etatik 21:00etara)

Irailak 17, igandea: 11:00etatik 14:30era (Gune gastronomikoa: 11:00etatik 14:30era)