argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Parlamentua, Mozal Legearen aurka
  • Foru Poliziak "oinarrizko eskubideak ez urratzeko protokolo bat" egiteko onetsi dute, bai eta Nafarroako Gobernuak aholkularitza judiziala eskaintzea lege hori dela eta kaltetuak izan direnei.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko ekainaren 27a

Gobernua sostengatzen duten lau taldeen botoekin egin du aurrera deklarazioak. Kontra azaldu dira UPN eta PP.

Nafarroan, 2015 eta 2016 artean, 3.000 isundu izan dira, %10 manifestazio, adierazpen eta informazio eskubideekin lotuta, Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera.

Legebiltzarrak elkartasuna adierazi die Mozal Legeak kaltetutako horiei.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra