Bizikideak ez diren bezeroen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da eta mahaien artean 2 metroko distantzia. Hori bermatzen duten terrazek aforoaren %100 erabili ahalko dute azaroaren 26tik aurrera. Mahai bakoitzean gehienez lau pertsona eseri ahalko dira.
Nafarroako Osasun mahaia azaroaren 23an bildu da, Iruñeko udalarekin eta ostalarien elkarteekin eta erabaki hauen berri eman dio ostalarien sektoreari. Nafarroako Gobernuaren hitzetan, neurri hauek lehen urratsa dira ostalaritza bere jarduera berreskuratzen joan dadin. Hainbat adierazle eta parametro neurgarri zehaztu dituzte bilera horretan, hauen arabera fasez fase ostalaritza irekitzen joan dadin. Nafarroan pandemiak duen bilakaera astez aste jarraituko dute, eta horren arabera ostalaritzako neurrien malgutzea ebaluatzen.