argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako osasun zerbitzua doakoa izango da denentzat berriz ere
  • Nafarroako Gobernuak erabaki du egun osasun sistematik kanporatuta dauden pertsonei — paperik gabeko migratuei, adibidez —osasun zerbitzuak doan eskaintzea.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 06a
Arg: Noticias de Navarra

Otsaila bukaera arte, 2013ko Nafarroako foru lege batek osasun zerbitzuak doan jasotzea ahalbidetzen zuen, nahiz eta Osasun Sisteman inskribaturik ez egon. Alabaina, otsailaren bukaeran Espainiako Auzitegi Konstituzionalak foru lege hori atzera bota zuen PPk kereila jarri ostean, osasun sistemako murrizketak zirela eta.

Legea indargabetu arren, Nafarroako Gobernuak osasun zerbitzua denentzat doan eskaintzen jarraitu du, Nafarroan paperik gabe dauden 5.700 pertsonei diru-laguntzak emanez. Orain, lauko Gobernuak pausu bat gehiago eman du, eta ezohiko bilkura batean erabaki du osasun sistematik kanporatutako pertsona guztiei zerbitzuak doan eskaintzea, eta erabakia legez babestea.

Osasun zerbitzua doan jasotzeko, beharrezkoa izango da Osasun Sisteman inskribatuta egotea edo 18.000 euroko errenta baino baxuagoa izatea.