argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Ogasunak bildutako diru sarrerak %10,54 gutxitu dira
  • 1.963.849.657 euro bildu ditu Nafarroako Ogasunak aurten iraila bitarteko epean, denbora tarte horretan iaz baino %10,54 gutxiago. Zuzeneko zergak mantendu dira, baina zeharkakoak gutxitu.

2012ko urriaren 12a
Nafarroako Ogasuna

Lourdes Goicoecheak, Ekonomia, Ogasun eta Industria kontseilariak bere kezka azaldu du gai honen inguruan: “Diru sarreren beherakadak, bereziki BEZak, izan duen eboluzioak, aurreikusitako beheraka berretsi du”.

Zerga zuzenen bidez –PFEZ zergaren bidez, esaterako– jasotako diru kopurua iazkoaren antzekoa da: 927.161.547 euro (iaz baino %0,88 gehiago).

Zeharkako zergen bidez –BEZaren bidez, besteak beste– %18,43 gutxiago jaso du Nafarroako Ogasunak. Bildutako diru kopurua Iazkoa baino %16,64 txikiagoa izan da eta %41,02 gehiago itzuli da. Jaitsiera hau Espainiko Estatuak BEZaren inguruan egindako aldaketek ekarri dute. Orotara iaz baino 231.254.757 euro gutxiago bildu dira.

Zeharkako zergez gain, zerga bereziek ere beherakada izan dute (hidrokarburoak, tabakoak…).