argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Legebiltzarrean PPko kideei gaztelaniaz zuzentzeko eskatu dio Beltranek Aznarezi
  • Ana Beltrán PPko bozeramailearen iritzian "aldatzeko unea da". Batzuetan euskaraz zuzentzan zaie Ainhoa Aznarez Legebiltzarreko presidentea, eta denentzat ari denean ere euskaraz egiten omen du gehien. Horregaitik, beraiei ari denean "beti gazteleraz" egiteko eskatu dio, idatziz.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko irailaren 07a
Ana Beltrán PPko foru parlamentaria. Ana Beltrán PPko foru parlamentaria.

Bakoitzak "nahi duen hizkuntzan" hitz egiteko eskubidea duela diote PPko kideek komunikabideetara bidalitako oharrean, horretarako daudela itzulpen zerbitzuak baina Ana Beltránen iritzian, badaude arrazoiak eskaera hori egiteko. Batetik, dio, euskaraz hitz egitea "errespetu falta" dela  gazteleraz aritzen direnentzan, "haiek direnean legebiltzarreko gehiengoa, eta noski, baita Nafarroako gizartekoa ere". Bestetik, dio, beraiek ez dutela ulertzen euskaraz esaten dietena. Eta bide batez, gogora ekarri du, Legebiltzarra zonalde mistoan dagoela eta euskara ez dela ofiziala.

"Aznarezen erabakiz" euskara erabiltzen da kameran "neurriz kanpo", Beltranek salatu duenez. Eta gainera, "batik bat osoko bilkuretan" gertatzen da hori. Beren lana "trabatzen" du horrek. Horregaitik PPri zuzendu behar zaionean "beti gazteleraz" egitea galdegin dio, izan idatziz edo izan ahoz.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.