Bere aurkako botoen ondorioz, legebiltzarrak ez du onartu euskararen aldeko ekimen herritarraren aldeko adierazpena.
Astelehenean bozkatu da Nafarroako Legebiltzarrean Euskaraldiaren aldeko adierazpen instituzionala. Proposamenak gehiengoa zuen: PSN abstenitu egin da, Navarra Sumak aurka bozkatu du, eta alde gainontzeko alderdi guztiak. Urriaren 15ean araudiaren erreforma onartu zuen legebiltzarrak, eta ordutik adierazpen instituzionalek alderdu guztien adostasuna behar dute onartuak izateko, eta ez gehiengoa. Urrian, Navarra Suma izan zen araudiaren erreformaren aurka bozkatu zuen alderdi bakarra.