argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Kutxa ikertuko dute berriz Parlamentuan
  • Erantzukizun politikoak argitu behar dira CAN desagertu izanak arduradunak dituelako. Argudio horiekin egin zuten ikerketa batzordearen alde Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, PSNk eta Ezkerrak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 08a

Legealdi osoa Nafarroako Kutxaren desagerketa ikertzeko baliatu dezaketela uste dute Gobernua babesten duten alderdiek. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrarekin batera, PSNk egin zuen bat CAN ikertzeko batzordea sortzearen alde. Ez ordea UPNk eta PP. 33 baiezko botorekin osatu eginen da ikerketa batzorde hori. Erantzukizun politikoak badirelakoan daude eta ezkutuan dagoen informazioa argitara eramateko beharra ere bai.

Kontrol politiko handia egon da eta horrek eragin du hein batean CANen desagertzea. Hala uste dute Parlamentuko alderdi gehienek. CAN Fundazioari informazioa eskatu eta kutxa desagertu zen garaiko arduradun politikoen agerraldiak eskatuko dituzte.

UPN eta PP ez datoz bat

Ez dute beharrezko ikusten berriz ikerketa batzordea sortzea. "Alderdikeriaz" jokatzen ari direla leporatu diete alde bozkatu dutenei. UPNko Carlos Garcia Adaneroren ustez, ikerketa batzordearen helburu nagusia da Nafarroako Gobernuaren kudekate negargarria estaltzea. PPko Ana Beltranen ustez,"ikerketa batzorde tranpatia da eta arreta desbideratzeko asmoz sortu dute.