Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”

  • Abiadura handiko trenbidea baino merkeagoa litzateke hirugarren erraila: kilometroko 2 eta 3 milioi arteko kostua du, eta AHTren kilometroko kostua 15 milioi da. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 25ean - 12:21
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kontuen Ganberak Izquierda-Ezkerrak eskatuta txostena egin du Abiadura Handiko Trenaren lanen inguruan. Besteak beste jaso duena da Espainiako Gobernuaren ardura dela AHTaren lanak egitea. Horretarako 3.000 eta 4.000 euro inguruan inbertitu beharko lituzte. Plana "beste egoera ekonomiko batean geundenean diseinatu zen, orain, zaharkitua gelditu da", esan du Asun Olaetxea Kontuen Ganberaren presidentearen esanetan. "Diseinua definitu gabe dago eta alternatibak ez dira aurkeztu", nabarmendu du. 

Informazio falta nagusi

Kontuen Ganberak txostena egiterako unean datuak eskatu zizkion Abiadura Handiko Trenaren lanak egiteko ardura duen Adif enpresari. "Ez digu deus bidali finantziazioaz ez eta hirugarren erraila eginen balitz ere zenbateko kostua izanen lukeen adierazten duen informaziorik ere", azaldu du Olaetxeak. Hala, daturik gabe konparaziorik ezin dela egin adierazi du. 

Diseinatutako proiektua erkidegoan

Nafarroan AHTak 214 kilometro izanen lituzke. 2005-2020 proiektua dago mahai gainean eta ardura, finantziazioa Espainiako Gobernuarena da.  

4 zatitan banatzen dira Nafarroako AHTaren lanak: Mediterraneoarekin elkartzen dena, Castejon-Iruñea, Iruñerrian egin beharreko lanak estazio berriarekin eta hirigintza garapenarekin eta azkenik, Zuastitik Euskal Autonomia Erkidegoko zatiarekin eginen litzatekeen lotura.

Alor ekonomikoa

Nafarroak 86 milioi gastatu ditu Abiadura Handiko Trenbidean: 81 milioi euro inbertsioetan eta 5 milioi euro finantz gastuetan. Espainiako Gobernuak ez ditu azken horiek itzuliko eta beraz, 44,5 milioi euro zor dizkio Nafarroari Estatuak. 

Kontuen Ganberaren Txostenaren laburpena behean: (hemen, txosten osoa)

Txostenaren helburua da 2015eko abenduaren 31ko egoera aztertzea: inbertsioak Nafarroari eragin dion gastua, dirua aurreratzeko beharragatik; inbertsioen egutegia, interesen ordainketak, Estatuak itzulitako dirua eta itzultzeko dagoena; Castejon-Iruñea zatiaren azterketa; eta oraingo proiektua egin beharrean, europar trenbideen zabalera egokitzeko hirugarren erraila hobesteko aukera.

Txostenak dioenez, inbertsioa Estatuaren 2005-2020 urteen arteko azpiegitura plan estrategikoaren barruan dago. Zaragoza-Iruñea-Euskal Autonomia Erkidegoa batuko dituen abiadura handiko trenbideari dagokio. Inbertsioa, beraz, Estatuarena da. Nafarroako abiadura handiko trenbideak 214 kilometro ditu. Aurreikusitako kostua, berriz, 3.000 eta 4.000 milioiren artekoa da.

Inbertsioa administrazioak diruz ongi zebiltzan garaian bultzatu zen. Geroztik, ordea, goitik behera aldatu da egoera: administrazioak diruz urri dabiltza eta, gainera, Europak muga zorrotzak ezarri ditu defizit eta zor mailan. Hortaz, obra lanak atzeratu eta, askotan, gelditu egin dira.

Txostenak gogoratzen duenez, Estatuak eta Nafarroak hitzarmen bat sinatu zuten abiadura handiko trena bultzatzeko. Dena den, partziala da eta zaharkitua dago. Partziala, Castejon eta Iruñerriaren arteko zatia besterik ez baitu kontuan hartzen, eta horixe delako epea eta finantzabidea zehazturik dituen bakarra. Eta zaharkitua, hiru arrazoirengatik: zati horretako kostuen azterketak bidaiarien garraioa besterik ez zuen kontuan hartu, eta merkantzien garraiorako ere erabiliko da; BEZ ez da oraingoa; eta, azkenik, ingurumenaren gaineko eraginaren aitorpena ere ez zen kontuan hartu.

Dena den, amaitu gabeko zati bakarra (Castejon-Villafranca) merkeago atera da aurreikusitakoa baino: 60 milioi gastatu dira, eta 70koa zen aurrekontua. Obra hartu zuten enpresen eskaintza esleipen-prezioa baino merkeagoa izan zen, hortik dator aurrezkia.

Iruñerriko zatiari dagokionez, asmo batzuk zehazten dituen protokolo bat besterik ez dago, kostuaren kalkuluarekin eta Ipar eta hegoaldeko loturak zehaztu gabe.

Kontuen Ganberak dioenez, Nafarroak 86 milioi gastatu ditu Abiadura Handiko Trenbidean: 81 inbertsioetan eta 5 finantza gastuetan. Estatuak, orain arte, 35,6 milioi itzuli dizkio Nafarroari. Hitzarmenaren arabera, Estatuak ez ditu finantza gastuak itzuliko. Beraz, Estatuak 44,5 milioi zor dizkio Nafarroari AHT-ko obra lanetarako aurreratu duenagatik.

Estatuak gastaturikoaren berririk ez dago, ADIF enpresak ez baitu datua eman nahi izan.

Inbertsioaren neurria ikusita, Kontuen Ganberak obren etorkizuna argitzeko eskatzen du. Txostenak dioenez, bi aukera daude: Nafarroako AHTko obren erantzukizuna Estatuaren esku uztea, dirua aurreratu gabe eta obra lanik egin gabe; beste aukera hitzarmen berria negoziatzea litzateke. Kasu horretan, dena ongi lortu beharko litzateke: ipar eta hegoaldeko loturak, bakoitzak egin beharreko gastuak eta hartu beharreko erantzukizunak, eta kostuen gaineko azterketa serioa. Epeetan ere argi jokatu behar da, aurrekontu arazoak kontuan hartuz eta bete daitekeen plangintza eginez.

Azkenik, Castejon-Iruñea zatirako hirugarren errailaren aukeraz ere iritzia ematen eskatzen zitzaion Kontuen Ganberari. Txostenak, ordea, ez du iritzirik ematen, proiekturik ez dagoelako. Dena den, Kontuen Ganberak horren alde txarrak nabarmentzen ditu: trenbide zahar guztietan ezin da hirugarren erraila paratu. Eta, gainera, XIX. mendearen amaierako trenbidea da gurea, eta horrekin ez da arazo historiko hori konpontzen. Alde ona kostua da, noski, abiadura handiko trenbidea baino merkeagoa delako: kilometroko 2 eta 3 milioi arteko kostua du, eta AHTren kilometroko kostua 15 milioi da.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
“Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da”

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Eguneraketa berriak daude