argia.eus
INPRIMATU
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”
  • Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2024ko maiatzaren 31

Azaldu dutenez, zirriborro horrek euskara, beste hainbat hizkuntza ez bezala, ezin dela modu orokorrean baloratu dio. Beraz, Administrazioan Euskaraz taldeak gobernuaren zirriborroa salatzeaz gain, aldaketak okerrerako egiten ari direla ere salatu du, Nafarroako Euskararen legea eta Europako Hizkuntza Gutxituen karta urratzen dituela argudiatuta.