argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako konkista garaiko dorre batenak izan daitezkeen aztarnak agertu dira Iruñean
  • Gaztelua itxurako eraikinaren gainean, zuzenean mailu pneumatikoarekin aritu izan dira langileak baina lanak eteteko erabakia hartu du Iruñeko Udalak, eta aztarnak ikertuko dituela adierazi du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko otsailaren 08a
(Argazkia: Gaizka Aranguren)

Joseba Asiron alkateak bere hipotesia ere plazaratu du sare sozialetan. 1515 inguruan Fernando Katolikoak eraikitako Santiagoko gazteluaren dorre bat  izan daiteke lanetan topatutakoa, bere ustez. Twitterren zehaztu duenez Erdi Arotik Berpizkunderako trantsizio faseko gazteluetariko bat izan zen.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta