argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute
  • "Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko martxoaren 30
IkurriƱa debekatzea zuen xede nagusi 2003ko legeak.

1982. urtean Nafarroako Foru Hobekuntzan bildua zegoen: Nafarriako bandera gorria dena da eta gaur egun ezagutzen dugun ezkutua barnebiltzen du. Ikur ofizialak erabiltzeko 2003. urtean lege berria sartu zen abian: finean, ikurriña jartzen zuen udalari isuna ezartzea zuen xede.

Debekua, oztopoa eta muga ziren Lege horren baitako. Gerora iritsi zen gainera, ikurriña udaletxeko balkoitik zintzilik jartzen zuenari isuna jartzeko pleitoa. Eta hala, udal zenbaitek, herriko festetan ikurriña jartzearen batera isuna ere izan zuten. 

2015ean Gobernura aldaketa iristearekin batera hasi zen eztabaida. Programaren gaineko akordioan sartu zuten beste arau bat egitearen beharra, zegoena, murriztailea eta zigortzailea delakoan. Hortaz, debekua ezartzen duen legea bertan behera utziko dute. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.