50 urte bete dira Nafarroan ikastolen proiektua ernatu zenetik. Mende erdiko ibilbidea ospatzeko, ekitaldia egingo dute ostegunean Iruñeko Zentral aretoan. Nafarroako Ikastolen Elkartetik adierazi dutenez, ekitaldiaren bidez euren poztasuna nafar gizarte osoari helarazi nahi diote.
Ikastolen ibilbidean funtsezkoak izan diren pertsonak eskertu eta omenduko dituzte, etorkizunari begiratu bat ematerekin batera. Protagonismoa gurasoen eta ikasle eta irakasle ohien istorio eta kontakizunek hartuko dute.
Urteurrenaren harira hainbat ekitaldi egin dituzte hilaren hasieraz geroztik, tartean ziklo martxa, Oskorriren agurra Nafarroan, Euskal Herri mailako igeriketa txapelketa eta jardunaldi pedagogikoak. Ospakizunari ginda jarriko dio Zentral antzokian egitekoa den ekitaldi nagusiak.
Uxue ikastola, hamabostetan lehena
Nafarroako Ikastolen ibilbidea Pozo Blanco kalean hasi zen, bertan Uxue ikastolak ateak ireki zituenean. 12 ikaslerekin ekin zion abenturari, eta Mikele Gastesi andereñoak hartu zuen haien ardura. Urte baten buruan Uxuek jada 45 ikasle zituen, eta ondorengo urteetan 300 izatera iritsi zen.
Egun Iruñerrian erreferentzia diren Paz de Ziganda eta San Fermin ikastolak Uxue bitan banatuta sortu ziren. Geroztik proiektuak aitzina egiten jarraitu du, ikastolen sare sendoa eratzeraino. Gaur egun 6.000 ikasle baino gehiago, 4.000 bat familia eta 600 profesional daude 15 ikastolatan banatuta.
Material falta eta egoera politiko aztoratua
Uxue ikastolaren lehen urteez solastu dira bertako ikasle ohi Maiaia Urrutia eta Kike Diez de Ultzurrun Info7 irratian. Azaldu dutenez, hasiera hartan baldintzak ez ziren aproposenak: “Ez genuen ez aulki eta ez mahairik, eta euskarazko materiala apenas zegoen”. Garai hartako egoera politikoak “malda are pikoagoa” egiten zuela azpimarratu dute. “Alabaina, irakasle eta gurasoen borondate eta konpromisoari esker posible izan zen aurrera egitea”.
Ikastolen proiektuak izaniko bilakaerari dagokionez, gauzak “izugarri” hobetu direla adierazi dute. “Garai hartan jende oso gutxik zekien euskaraz. Orain, aitzitik, jende askok menperatzen du. Horrek lana izugarri errazten die ikastolei”. Gaineratu dutenez, gaur egungo egoerara iristea duela 50 urte eginiko apustuak ahalbidetu du.
Mende erdiko errepasoa Ametsen egia liburuan
Fermin Erbiti kazetariak 50 urte hauetako historia eta istorioak bildu ditu Ametsen egia liburuan. Bertan ikastolen aurrekariak ere jaso ditu, Arturo Campionen lanari eta XIX. Mendean sorturiko euskarazko eskolei aipamen eginez.
Erbitiren ustetan, “apustu zaila eta ausarta” egin zuten ikasleen sortzaileek eta, era berean, “funtsezkoa, galbidean zen euskara sustatu ahal izateko ezinbestekoa”. Gainera, euskara berpizteaz landa, ikastolek pedagogia berria ere ekarri zuten Erbitiren aburuz.
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
Azken hamarkadotan euskalgintzan jardun izan dut, dela helduen euskalduntzean AEKn, dela hizkuntza-eskubideen defentsan Behatokian, dela euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluan. Den-denetan egokitu zait euskalgintza edota herrigintza auzitan jartzen zutenen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.
Botoen %55 lortu du Pascal Jocouk Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Fabienne Etchegaray aurkariak bozen %44 atera du. Hemezortzi kontseilari izango ditu gehiengoak, eta bost oposizioak. Berriako Ekhi Erremundegik eginiko elkarrizketan, ikastolaren aldeko konpromisoa... [+]
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.