argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako hiru txertaketa-gune handi itxiko dituzte
  • Osasunbideak iragarri du itxi egingo dituztela Iruñeko UPNA eta Maristak ikastetxeko eta Tuterako Jesuiten kiroldegiko txertaketa-guneak. Bestalde,12-19 eta 20-29 urte bitartekoen txertaketa-prozesua amaitzeko, 19.000 dosi jarriko ditu aste honetan.

     

     

ARGIA @argia 2021eko irailaren 07a
Argazkia: Navarra.es

Txertaketa-guneen itxierari dagokionez, Osasun Departamentuak jakinarazi du Iruñean Foremen, Tuteran Sofia Erregina ospitalean eta Lizarran Garcia Orcoyen ospitalean jarri ahal izango dela txertoa. Azaldu duenez, txertaketa-prozesua erritmo onean doa, eta dagoeneko ez dira beharrezkoak gune horiek. Nafarroako herritarren %70 baino gehiago pauta osoarekin immunizatuta dago jada.

Iruñeko guneak irailaren 16-17an itxiko dituzte, eta Tuterakoa 20an.

Eskolaz kanpoko jarduerak

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak iragarri duenez, ikastetxe guztiek eskolaz kanpoko jarduerak eskainiko dituzte urriaren 4tik aurrera, goizeko lanaldi jarraituaren ondoren. Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturterako ezarritako ratioak eta COVID-19aren aurkako prebentzio-errefortzu guztiak mantenduko ditu 2021-22 ikasturterako.