argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako hamabi herrik eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasa nahi dute
  • Eremu ez euskaldunean daude guztiak, Lizarraldeko, Izarbe Ibarreko eta Erdialdeko herriak dira. Mozioak onartu dituzte Parlamentuari eta Foru Gobernuari eskatuz eskaera sozialari erantzuna emateko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko otsailaren 06a
Aldaketa eskatu duen Mendigorria herria elurretan. (Arg.: Turismonavarra.com) Aldaketa eskatu duen Mendigorria herria elurretan. (Arg.: Turismonavarra.com)

Hamabi herrik eskatu dute Vascuencearen Legearen barruan, eremu mixtoan sartzea. Eremu ez euskaldunean daude guztiak, Lizarraldeko, Izarbe Ibarreko eta Erdialdeko herriak dira. Mozioak onartu dituzte Parlamentuari eta Foru Gobernuari eskatuz eskaera sozialari erantzuna emateko.

Aurrekariak badaude. Beste lau herri izan ziren 2010ean eremu aldaketa eskatu zutenak: Aranguren, Noain, Galar eta Belaskoain. Urte hartan beharrezkoak izan ziren hiru lege proposamen aldaketa txiki bat ezarri ahal izateko. Izquierda-Ezkerraren ideia izan zen aldaketa hori, hasierako ideia eremu mixtoa gehiago zabaltzea zen, baina lau herri horiek baino ez ziren sartu, PSNren botoak behar baitziren.

Guztira eremu mistoan 56 herri daude. Beste hamabik sartu nahi dute eremu horretan. Guztira 5.500 biztanle biltzen dituzten herriak dira: Ameskoa, Artazu, Ancin, Abaigar, Aibar, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Mirafuentes, Villatuerta eta Zuñiga.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia medio ekarri dugu Argiara