argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak irailean zabalduko du Transexualitate Unitate berria
  • Osasun Sailak Andraizeren esku utziko du bere kudeaketa eta transexualak artatzeko eredua aldatuko du, identitate sexualaren autodeterminazioaren kontzeptuari jarraituz.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko abuztuaren 21a

LGTBI+ Pertsonentzako Berdintasun Foru Legeak agindutakoari jarraituz, Osasun Departamentuak Transexualitate Unitate berria zabalduko du Irailean. Andraizek kudeatuko du. Eta transexualak artatzeko eredua aldatzea izanen du xede.

Foru Legearen oinarrietako bat identitate sexualaren autodeterminazioaren kontzeptua da, mediku azterketak eta proba psikologikoak bazterrean uztea, erreferentzia patologikoak ahanztea. Eta unitate berriak horren arabera jokatuko du.

Nolanahi ere, unitate berria zabaldu arteko epean jada indargabeturik geldituko da orain arteko protokoloa. Transexualak ez dituzte psikologoarengana eta psikiatrarengana bidaliko, orain arte Transexualitatea Artatzeko Diziplinarteko Unitateak orain arte egiten zuen bezala.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC lizentzia baliatuta