argia.eus
INPRIMATU
Maria Txibite
“Nafarroako Gobernuak zonifikazioari eutsiko dio”
  • Lehendakariak dio ez dagoela aski gehiengo sozial eta politikorik euskara Nafarroa osoan ofizial bihurtzeko. "Adostasuna" bilatuko du, euskararen inguruan egonkortasuna lortzeko".

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 11
Maria Txibite lehendakaria, parlamentuko inbestidura saioan. Argazkia: Nafarroako Parlamentua

“Gobernuak zonifikazioari eutsiko dio”, adierazi du Maria Txibide lehendakariak paralmentuko gaurko osoko bnilkuran, EH Bilduko Bakartxo Ruizek euskararen dekretuaren epaiari buruz egindako galderari erantzunez.Izan ere, lehendakariaren aburuz, ez dago “gehiengo sozial eta politiko bat” EH Bilduk nahi duen bezala euskara ofizial egiteko Nafarroa osoan. Nolanahi ere Txibitek dio “adostasuna” bilatuko duela, “euskarari egonkortasuna emanen dion marko bat” lortzeko.