Hamaika telebistak Iruñerrian emititzeko lizentzia lortu du. Xaloa telebistari berriz, Nafarroa osoan emititzeko lizentzia eman dio gobernuak.
Bi deialdi egin dira: Foru erkidego mailako lizentzia lortzeko deialdia batetik, eta tokiko lizentzia jasotzekoa bestetik. Aurkeztutako zazpi telebista-proiektuetatik seik jasoko dute lizentzia.
Foru erkidego mailakoak
Abian komunikazioa SL eta Xaloa, 100 puntutik 74,55 eta 71,20 lortuta hurrenez hurren.
Tokian tokikoak
Iruñerrian: Hamaika telebista hedatzeko taldea SA, Abian komunikazioa SL eta Xaloa; 100 puntutik 73,50 72,15 eta 66,85 puntu lortuta hurrenez hurren.
Tafallan: Zona media Television.