Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu dio Nafarroako Kontseiluari. Aurreproiektuak klima-aldaketari aurre egiteko araudi-esparrua eta esparru instituzionala eta instrumentala ematen ditu, Nafarroan energia-eredu baterako trantsizioa antolatzearekin batera. Neurri aipagarrienetako bat hurrengoa da: 2025etik aurrera, Foru Komunitateko administrazioak, toki-erakundeek eta haien erakunde publikoek kontsumitutako energia elektrikoaren %50 erabat (%100) jatorri berriztagarrikoa dela ziurtatu beharko da eta 2030etik aurrera erakunde publikoek kontsumitutako energia elektriko guztiak %100 berriztagarria izan beharko du.
Nafarroako Kontseiluak beharrezko irizpena eman ondoren, Gobernuak Kontseiluaren oharrak batuko ditu aurreproiektua onartzeko azken sesio batean, lege-proiektua Parlamentura bidali aurretik. Nafarroako Gobernuaren orrian aurreproiektuaren xehetasun guztiak daude eskuragarri.
Arintzeko politikak eta ekintzak egongo dira, negutegi-efektuko gasen emisioa murrizteko eta klima-aldaketak ingurumenean eta pertsonetan sortzen dituen arriskuak murrizteko. Erabaki guzti horiek bat datoz nazioartean eta Europan aldaketa-klimatikoari aurre egiteko hartzen ari diren neurriekin. Helburuak dira CO2ren eta negutegi efektuak isurtzen dituen gasen kantitatea murriztea, gutxienez %45an 2030. urterako eta %80an 2050erako, 2005. urtearekin konparatuz. Bestetik, bertan kontsumitutako energiaren %50a energia berriztagarria izatea espero da 2050erako.
Foru Legearen aurreproiektuan klima aldaketa arintzeko neurri zehatzak jasotzen dira. Eremu ezberdinetako neurriak dira; eraikinak, argiteria publikoa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, ingurune naturala eta biodibertsitatea, hiri-ingurunea, edo baita pertsona zaurgarriak hartuko dira kontuan.
Bizi erabileraren kasuan, debekatuta egongo da aireztatze artifiziala dagoen hirugarren sektoreko lokaletako ateak etengabe irekita edukitzea edo argiztapen apaingarri, publizitario eta komertzialak itzalita egon beharko du jarduera gutxitzen den gaueko denboraldian, adibidez.
Mugikortasunaren eremuan aldiz, 5.000 biztanletik gorako udalerriek, banaka edo ondoko udalerriekin batera, mugikortasun plan iraunkorrak onartuko dituzte. Eraikuntza berriko eraikin publikoek, aparkalekua badute, ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuak edo bizikletak edo antzekoak erabiltzea edo aparkatzea errazten duten espazioak izan beharko dituzte.
Aipatu beharreko neurri bat hurrengoa da: 2025etik aurrera, Foru Komunitateko administrazioak, toki-erakundeek eta haien erakunde publikoek kontsumitutako energia elektrikoaren %50 erabat (%100) jatorri berriztagarrikoa dela ziurtatu beharko da eta 2030etik aurrera erakunde publikoek kontsumitutako energia elektriko guztiak %100 berriztagarria izan beharko du.