argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuak eutsi dio suhiltzailegaientzako larunbateko azterketari
  • Nafarroako Epaitegi Gorenak LEP hori 17 plazara mugatu du, hala ere 30 postuetako deialdia aurrera doala adierazi du María José Beaumont kontseilariak “oposiziogileen lasaitasunerako”.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko otsailaren 11
Datorren larunbatean dute azterketa suhiltzaile gaiek. (Arg: senecesitanbomberos.blogspot.com)

Nafarroako Epaitegi Gorenak suhiltzaileen enplegu publikoaren eskaintza 13 plaza modu kautelarrean bertan behera uztea erabaki du, Estatuak jarritako helegitearen berri izan ondoren. Hala ere, Maria José Beaumont kontselariak lasaitasunerako mezua igorri nahi izan die oposaketetara aurkeztuko diren guztiei, esanez Nafarroako Gobernuak eutsi egiten diola larunbateko azterketari aurrikusia zegoen bezala: “30 plaza horiek funtzionarioarenak izanen dira azkenean, Estatuarekin negoziatuz edo helegite bidez hori konponduz edo bestela 17 funtzionario gisa hartu eta beste 13ak zerrendan sartuz”.

Bestalde, Nafarroako Epaitegi Goreneko ebazpenaren aurkako errekurtsoa jarriko dutela iragarri dute “zati batzuetan kontraesankorra” delakoan, Osasungintza eta Hezkuntza alorretako EPEei dagokienean ez baitu antzeko erabakirik hartu.

[Albiste hau Euskalerria Irratitik ekarri dugu CC-BY-SA lizentzia baliatuta)