argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuak Aroztegiako proiektuari emandako bultzada kritikatu du EH Bilduk
  • Nafarroako Gobernuak azaroaren 14ko bilkuran Aroztegiako proiektuari buruz hartutako akordioak bultzada ematen dio espekulazioan oinarritutako proiektu bati, EH Bilduren ustez.

Erran .eus @erran_eus 2018ko azaroaren 16a
EH Bilduren uzte, Nafarroako Gobernuak hartutako akordioak "bultzada ematen dio espekulazioan oinarritutako proiektu bati".

EH Bilduren idatziak dioenez, «ez dugu ulertzen zergatik berritzen den dagoeneko hartuta zegoen erabakia, ezta nolako interesik egon daitekeenik berritze honen atzean». Izan ere, EH Bilduren ustez, «honek ez du betetzen 15/2009ko Foru Legeak exigitzen duena: Nafarroako lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako garrantzia berezia izan behar duela, alegia. Aroztegia S.L.ren interes ekonomiko eta espekulatiboak Nafarroakoekin ezin dira nahasi».

Honetaz gain, EH Bilduren ustez, Gobernuak ez du aintzat hartzen Baztango bizilagunek proiektu honen kontra duten jarrera. Horregatik guztiarengatik, EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan gaurkotasun handiko galdera eginen dio Nafarroako Gobernuari,« jakiteko zergatik azkartu nahi duten eta zergatik jarraitu nahi duten proiektu espekulatzaile honekin. Galdera hau datorren Plenoan Gobernuak erantzun beharko luke».

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.