Sustrai Erakuntza fundazioak salatu du Nafarroako Gobernuak izena aldatu diola AHTaren proiektuari jendea nahasteko: Prestazio Handiko Trena deitu du, baina atzean proiektu bera dagoela esan du. Gainera, salatu du proiektuak hutsune handiak dituela.
Fundazioak dio hauteskunde kanpainan beste proiektu bat azaldu nahi izan zutela izen aldaketarekin, baina ez dago aldaketarik UPNk eta PSNk 2013an aurkeztutako proiektutik. Gainera, 2015ko irailean Nafarroako trenbide eredua aztertzeko aukera eskaini zitzaion gobernuari, baina Geroa Baik eztabaida egiteko aukera ukatu zuen, Sustrai Erakuntzaren arabera.
Esan du proiektua zaharkituta dagoela, eta ez duela errentagarritasun sozial edo ekonomikoaren azterketarik. 2015ean Auzitegi Gorenak emandako epaiak dio Iruñeko eskualdeko Ingurumen Eragin Adierazpena iraungita dagoela, eta Kontuen Ganbarak ere “beste garaietako” proiektu bat dela ondorioztatu du. “Beste garai bateko parametro ekonomiko zein sozialak dituen azpiegitura da, lehenbizi eraiki egiten da, eta ondoren eraikitakoari justifikazioa bilatzen saiatzen dira”. Navarra Arena eta Noaingo aireportuen adibideak jarri ditu fundazioak, konparaketa egiteko.
Nafarroako Gobernuak dio AHT/PHT eraikitzen jarraitzeko Espainiako Estatuarekin hitzarmen ekonomiko berri bat sinatu behar dela. Fundazioak erantzun dio ez dela lehentasunezkoa hitzarmen berri bat, “baizik eta Nafarroak zein trenbide eredu behar duen zehaztea”. Fundazioak dio orduan litzatekeela posible hitzarmen ekonomiko berria sinatzea.
AHT/PHTaren eraikuntzak aurreko trenbide sarearen desegitea ekarriko duela dio Sustrai Erakuntzak, eta horrek asko mugatuko luke herri askotako mugikortasuna. Esaterako, Nafarroa Erdialdeko herri batzuetan egun dituzten trenbide loturak galduko lituzkete. Madrilera bidaiatu ahal izateko, autoz Iruñeako geltoki berrira mugitu beharko lirateke, ondoren trenean berriro Erdialdetik pasatzeko Madrilera bidean.
Bestalde, Nafarroa “jasangarritasunetik urrunduko litzateke”. Xahutze energetiko handiagoa, CO2 emisio gehiago, lur mugimendu handiak eta eremu babestuetako kalteak ekarriko ditu.
Amaitzeko, Sustrai Erakuntzak azpimarratu du jada zorpetuta dauden instituzio publikoek dirua xahutzen jarraituko dutela. Trenak 3.000 edo 4.000 milioi euroko kostua izango duela dio, eta horrek zerbitzu publikoetan murrizketak ekarriko dituela.
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]