argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuak 7,8 milioi euroko diru partida onartu du laguntza sozialetarako
ARGIA @argia 2020ko apirilaren 02a
Inés Francés, Carmen Maeztu eta Andrés Carbonero Nafarroako Gobernuak onartutako neurri sozialen berri ematen. Argazkia: navarra.es.

Honela banatuko ditu Nafarroako Gobernuak neurri sozialetara bideratuko dituen 14,2 milioi euroak:

- Nafarroako Menpekotasunaren Agentziak ematen dituen laguntzak finantzatuko dira 7,2 milioi eurorekin.

- Oinarrizko errentaren diru poltsara 5 milioi gehiago bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak, bigarren sehilekotik aurrera langabeziak zigortutako familiei gutxieneko diru-sarrera bat bermatzeko. 2019 bukaeran, Nafarroan 12.900 etxek jasotzen zuten oinarrizko errenta.

- 100.000 euro bideratuko ditu Gobernuak etxerik gabeko pertsonentzako Iruñeko eta Tuterako aterpetxeetara. Gobernuak onartzen du "egungo konfinamendu egoeran, bi aterpetxe hauetan dauden ohe kopuruak ez direla nahikoak". Horregatik, 100.000 euro horiekin beste bi aterpetxe iraki nahi ditu Gobernuak: Iruñean 40 pertsonarentzako lekua izango lukeen aterpetxe bat, eta Tuteran Gazteen Aterpetxean dagoen eta egun erabilgarri ez dagoen gunea.

- Milioi 1 euro udal zerbitzuetara bideratuko ditu.

- 500.000 euro udalen gizarte zerbitzuetara, herritarren behar larriei erantzuteko. Alkilerra, hornidurak eta elikagaiak ordaintzeko erabili ohi dira.

- 185.000 euro elikagaien bonuetarako eta materialetarako.

- 184.851 euro haurreskolek kobratuko ez dituzten hileko kuotei erantzuteko.

Iruñeko Fuerte Principe erresidentzia egokituko dute COVID19az gaixotu diren etxerik gabekoentzat

Koronabirusa izanagatik hospitaleratu beharrik ez duten etxerik gabeko 20 pertsonarentzako lekua egingo dute hiriburuko Fuerte Principe erresidentzian.