argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Nafarroako Gazteriaren Kontseilua: “Positiboa da harreman hurbila eta prozesuak irekiak izateko erakutsi duten interesa”
  • Nafarroako Gazteen Kontseiluaren ustez aurrera begira lan munduan jarri behar du indarra Nafarroako Gobernuak: "Egoera ekonomikoa gehien jasaten dugun kolektiboetako bat garenez, irtenbide integral bat eman behar zaigu".

Xabier Letona Biteri @xletona 2016ko abenduaren 22a

Nola baloratzen duzue Gobernuak azkeneko 16 hilabetetan gazteriaren inguruan bete duen zeregina?

Denetarik dago. Gauza ondo eginak eta hain ondo egin ez direnak. Positiboa da azpimarratzea eskaini duten harreman hurbila, hala nola prozesuak irekiak eta parte hartzaileak izateko erakutsi duten interesa. II. Gazteriaren Foru Planaren garapena jorratu da, ikuspegi irekiago batetik, gazteriaren egungo eskariak azaltzeko ahalegina eginez. Baina gauza guztietan bi aurpegi daude, eta hain zuzen horregatik, eginiko guztia Planaren prozesu hau izan da eta gazteriak behar dituen beste gauza batzuk alde batera utzi dira, esaterako laneko behin-behinekotasunaren kontrako edo emantzipazioaren aldeko lana. Gainera, gauza bat da prozesuak parte hartzaileak izateko nahia azaltzea eta beste bat hori hala izatea, oraindik urrun gaude hori lortzetik. 

Noraino iritsi beharko luke gure ustean Gobernuak, gure esparruari dagokionez, legedi honen epemugaraino?

Gazteriarentzat lana zeharkako zerbait izatea lortzeraino, horrela esparru guztietan pertsona gazteen eskubideak defendatzeko aukera izateko helburuarekin. Ez jorratzea soilik aisialdia eta kultura pixka bat. Egoera ekonomikoa gehien jasaten dugun kolektiboetako bat garenez, irtenbide integral bat eman behar zaigu.

Jarriko al diozue 0 eta 10 arteko nota bat?

Hau eskolan bezala da, notak amaieran jartzen dira. Denborak esango du