argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest
  • Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria, Amaia Nausia Pimoulier historialaria, Cristina Oses soziologoa, Oier Zuñiga aktorea, Arnaitz Fernandez fisikari eta eguraldi aurkezlea, eta Amaia Izar enpresaria dira.

Euskalerria irratia @fm983irratia Maialen Huarte Arano 2025eko martxoaren 25
Euskalerria Irratia

Euskararen aldeko ekinaldiaren Nafarroako hamaikakoa aurkeztu dute Iruñean. Ibilbide, jarduera eta izaera ezberdineko jende ezagunez osatutako taldea da, eta kultura du oinarri.

Maiatzaren 15tik 25era Belarriprest edo Ahobizi izateko gonbidapena eginen diete herritarrei. Txapa jantzi eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenean bat egiteko deia egin dute.

Claudia Rodriguez (Goxua'n Salsa): "Euskaraldian parte hartzeak nire buruari erronka jartzea dakar"