argia.eus
INPRIMATU
Eraso sexisten aurkako salaketen %80 emakume gazteek jarri dute Nafarroan
  • Indarkeria matxistak eragindako 5 salaketetatik 4, 30 urtetik beherako emakumeek jarri dituzte. Nafarroan 138 salaketa jarri ziren iaz; 113 emakume gazteek jarri zituzten.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko maiatzaren 18a
Iruñeko Txantrea auzoan eraso sexisten aurkako elkarretarateza. Argazkia: Gora Iruñea

Hazi egin dira emakume gazteek pairatzen dituzten eraso sexualak eta horien salaketak. Hala adierazi dute 2017ko datuek. Iaz 138 salaketa jarri ziren eta horietatik 113 30 urte baino gutxiagoko emakumeek jarri zituzten. Edo gauza bera dena, 5 salaketetatik 4 30 urtetik beherako emakumeek jarriak izan dira. Datuak hotzikara eragiten du. Gazteen artean hazi egin baita erasoen zenbatekoa eta horien salaketa. "Indarkeria matxista arazo estrukturala da gizarte patriarkal batean bizi garelako, eta gazteek ere bizi dute egoera hori", azaldu du Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilariak. 

Gobernuak datuen aurrean kezkatuta hitz egin zuen baina nabarmendu zuen indarkeria matxistarekin amaitzeko bidean baliabideak eta indarrak jartzen segituko dutela. Prebentzioan eta sentsibilizazioan lan handia egin behar dela uste du. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.