argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako bide-seinaleen aurkako errekurtsoa onartu du Auzitegiak
  • “Euskal Herria” eta “Basque Country” dioten bide-seinaleen aurka Nafarroako Gobernuak ipinitako errekurtsoa onartu du Euskal Herriko Justizia Auzitegiak, El Mundok dioenez. “Bide-seinaleak kentzeko edo ezkutatzeko” eskatu du UPNk, “kontua argitu bitartean”.

Nerea Ibarzabal Salegi 2015eko urtarrilaren 12a
Langileak seinale berriak jartzen. (Argazkia: Gipuzkoako F.A)

Udalbiltzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten Euskal Herriko nazio marka errepideetako seinaleetan erabiltzeko, zazpi herrialdeak kontuan hartzen dituen panelekin.

Juan Luis Sanchez Nafarroako presidenteordeak Gipuzkoako Foru Aldundiari bide seinaleak kentzeko eta “muturra sartzeari uzteko” eskatu zion abenduan, eta ohartarazi zuen bide-seinaleak kendu ezean neurri legalak hartuko zituela.