argia.eus
INPRIMATU
ARGIA Jendearentzat musu-truk
Nafarroako taldekako bertso finalerako bi sarrera
  • Gure Azokako azken eskaintza eskuragai jarri berri dugu ARGIA Jendearentzat: Nafarroako Bardoak Taldekako Bertso Ekimeneko finalerako bi lagunentzako sarrera musu-truk lortzeko aukera, lehenengo eskatzen dituenarentzat. Martxoaren 24an da finala, Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian, 17:30ean.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 14a

Dakizuenez, gure Azokan produktuak salgai jarri eta erosteko aukeraz gain, badugu beste harreman mota baterako aukera, "eman eta hartu" egitekoa: ARGIA Jendeari ematea, edo beste ARGIA Jendeak ematen duena hartzea. Nahi duguna eta nahi dugun kopuruan eman diezaiokegu ARGIA Jendeari. Bueltan dirurik edo beste gauza materialik jaso gabe. Eta nahi edo behar dugunean, beste ARGIA Jendeak ematen duena hartu dezakegu.

Beraz, ARGIA Jendea bazara eta bertsoak gustuko badituzu, aukera ederra duzu oraingoan. Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Harreman komunitarioa oinarri

Komunitateak eusten du komunitatea. ARGIA Jendearen arteko harremanak indartzeko eta merkatuaren logikatik kanpoko ekonomia sustatzeko modua da eman eta hartzea. Harreman komunitarioa praktikan jartzeko modu bat.

Eskuratu sarrerak lotura honetan.