"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea "Nafarroako gehiengoaren borondate politikoaren aurkako erasoa" dela salatu dute, eta Nafarroarekiko "errespetua eta autogobernatzeko gaitasuna" aldarrikatzen dituzte.