argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako AHTren “irregulartasunak” azaleratu ditu Madrilgo Justizia Auzitegiak
  • Nafarroako AHTak beharrezko duen Ingurumen Eraginaren Adierazpena baliogabetu egin du Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak. Sustrai Erakuntza fundazioaren hitzetan, obrak legez kanpokoak direla erakutsi du epaiak.

ARGIA @argia 2013ko abuztuaren 01
ATHren aurkako ekintza, Cadreitan. (Argazkia: AHT gelditu)

Hain justu, Sustrai Erakuntza Fundazioak aurkeztu zuen hain justu aipatu adierazpenari buruzko helegitea, eta Madrilgo auzitegiak haren alde egin du. Epaiak dioenez, Castejon eta Iruñea arteko zatiaren Ingurumen Eraginaren Adierazpena iraungi egin da, eta jada ez du balio.

Horrek esan nahi du ingurumen kalteen inguruko txostenari buruzko prozedura hutsetik hasi beharko luketela berriro, Edurne Elizondo Berriako kazetariak nabarmendu duen bezala. Dena den, ebazpenaren aurka helegitea jar dezakete, Aritz Intxustak Naiz.info-n dioenez.

Sustrai Erakuntza Fundazioaren hitzetan, epaiak erakutsi du AHTren obrak legez kanpokoak direla, kontzesio eta desjabetzeak  "erabateko irregulartasun egoeran" eman direla. Fundazioak gaur emango ditu sententziari buruzko azalpen gehiago.

Informazio gehiago:

Nafarroako AHTren inguruko txosten eguneratua, Sustrai Erakuntzaren webgunean.