argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako 7.321 familiatan ez dago diru-iturri finkorik
  • Lanik gabe daude etxe berean bizi diren pertsonak, ez dago tartean pentsiodunik ez eta langabeziagatik jasotzen den laguntza edo prestazioaren bat jasotzen duenik ere. Hala jaso du CCOOk txosten batean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko maiatzaren 17a

Nafarroan 7.321 familiatara ez da inongo diru-iturririk sartzen. Lanik gabe daude etxe berean bizi diren pertsonak, ez dago tartean pentsiodunik ez eta langabeziagatik jasotzen den laguntza edo prestazioaren bat jasotzen duenik. Comisiones Obreras sindikatuak egin berri duen txostenak eman ditu datu horiek. Ohartarazi du sindikatuak pobrezian erortzeko arrisku handia dutela familia horiek. Krisia hasi zenetik gainera, EPAren datuei begira jarrita, asko hazi dira halako kasuak.

Nnafarroan hirukoiztu egin dira zortzi urtean diru-sarrerarik gabe gelditu diren familien zenbatekoa. 2008an 2.200 etxebizitzatara ez zen diru-iturririk sartzen, 2016an 7.321era ez da iristen dirurik.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra