Motibazio politikoagatik Nafarroako Torturatuen Sareak positibotzat jo ditu duela lau hilabete abian jarritako ekimenaren emaitzak. Ekimen horren bidez mozioak aurkeztu zituzten Nafarroako 101 udalerrietan. Hala ere, salatu dute Erroibarko eta Eguesibarko Udalean ez direla onartu, eta negazionistatzat jotzen dute jarrera horiek.
Orain arte 64 mozio erregistratu dira, eta horietatik 42 udaletan onartu dira. Datozen egunetan beste 20 udalerritan aztertuko dira, eta bi udaletan bakarrik eman da kontrako botoa. “Zalantzarik gabe, zentzu horretan egiten dugun balorazioa oso positiboa da; izan ere, KREIk zioen bezala Parlamentuan txostena aurkeztean, praktika horren negazionismoa iraganera mugatzen da, eta erakundeak ere egoera hori gainditzearen alde daude, torturaren errealitatea etorkizunera begira landu beharreko alderdia baita memoria inklusibo baten esparruan, ondoren aitortza soziala eta instituzionala izango duena”, Saretik adierazten denez.
Hala ere, Erroibarko eta Eguesibarko udalek kontrako botoa eman dute “gaur egun bizikidetzaren, aitortzaren eta egiaren parametroetatik kanpo dauden aitzakiak erabiliz”, Sareak salatu duenez.
Zehazki, Erroibarko 6 bizilagunek eta Eguesibarko beste 4 herritar daude torturatuak izan direla salatu dutenak, “eta pertsona horien gertueneko erakundeak ukatu egiten die pertsona torturatuak direla, ukapenean eta praktika horren zigorgabetasunean oinarrituta”, kritikatu du Sareak.