Nafarroako Parlamentuak asteazkenean onartu ditu 2021erako Aurrekontu Orokorrak, 4.870,5 milioi eurokoak.
Foru Gobernuak bigarren urtez jarraian onartu ditu aurrekontuak. Aurreikusten zen moduan, PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek alde bozkatu dute, eta EH Bildu abstenitu egin da. Navarra Sumak, berriz, aurka bozkatu du.
Aurrekontua 4.870.520.378 eurokoa da, horietatik 4.481,4 milioi gastu ez finantzarioari dagozkio eta 389,1 milioi euro gastu finantzarioari.