Gela bat sortzeko zortzi aurrematrikula edukitzea da lauko gobernua aztertzen ari den baldintzetako bat. Otsailaren 15etik 19 arte izanen da aurre matrikula.
Aurreko legealdian Euskararen Legean egindako aldaketen ondorio da euskaraz matrikulatzeko aukera. UPNk eta PPK legea zegoen bezala utz zezaten eskatu bazuten ere, Nafarroako Parlamentuak eredua zabaltzearen alde egin zuen.
Zalantza zabaldu zen orduan: non jarriko dira ratioen gutxienekoak? Alegia, zenbat haur beharko dira D eredua ezartzeko? Hori da Nafarroako Gobernua orain ikertzen ari dena.
Orain arteko zenbakiak askotarikoak dira: esaterako, 1988ko foru agindu batek dio hamabost haur behar direla herrietan, eta hogei Iruñerrian. Bada, aitzitik, bestelakoa dioen araua bat: landa inguruetan aski da bost umerekin.
Zehaztapen txikia dago oraingoz. Otsailaren 1ean hezkuntza komunitateari jakinaraziko dio gobernuak egon egonen dela D ereduan izena emateko aukera, zonaldea edozein dela ere, eta orduantxe eginen ditu publiko datu gehiago ere.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]