argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa Oinez ospatu dute Altsasun
  • Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.

Guaixe .eus @guaixe 2018ko urriaren 22a

Eguraldia lagun, milaka euskaltzale eta ikastolazale bildu ziren Altsasun atzo. Euskara eta euskal kultura sustatzeko aukera paregabea nolanahi ere. Helburuak beteta, pozik agertu ziren antolatzaileak. Foruzaingoaren arabera, 40.000 lagun inguru izan ziren bertan, baina antolatzaileen arabera gehiago ere izango ziren seguruenik.

Erronkarik nagusiena inklusibitatea lantzea zuten Altsasuko ikastolako ehunka bolondresek. Horretarako, egun osoa aldarri ezberdinez josteaz gain, inklusibitatea jorratzeko tailer bat ere egin zuten. Jende andana gerturatu zen eta antolatzaileen aburuz “arrakastatsua” izan zen.

19 urteko ikasle ohi bat zendu zen goizaldean auto-istripuan

Goizaldeko 6:00ak aldera gertatu zen ezbeharra, Urdiainen. Altsasutik bueltan zetozen lau lagunak, eta hauen autoa Arakil ibaia gurutzatzen duen zubitik behera erori zen. Hildako 19 urteko gaztea, Mikel Apaolaza, autoaren gidaria zen.

Atzoko egunean ezin izan zuten ahaztu, beti presente izan baitzuten ezbeharrak utzitako samina. Atzoko ospakizunean tartetxo bat izan zuen Mikelek; omenaldia egin zitzaion haren familiari eta lagunei babesa eskainiz.

Albiste hau Guaixe.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Albiste hau Guaixe.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.