argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa matrilineala

Mari Carmen Basterretxea 2023ko otsailaren 24a

Nafarroako Erresumaren konkistatzaileen oinordeko ideologikoak gaur egun hauek dira: ekoizpen intelektual patriarkala eta EITB bezalako hedabideak kudeatzen dituzten alderdi politikoak, besteak beste. Oinordeko horiek Nafarroaren kolonizazio prozesuarekin jarraitzen dute, testuinguru historikoak desitxuratzen eta euskaldunen jatorrizko bizimodua ukatzen –bizimodu matrilineala–, eta horren ordez eurak asmatutako istorio bat eskaintzen digute.

Nafarroako lurraldea jatorriz Garona ibairantz hedatzen zen, Ebro ibaia eta bere lurrak barne. Beraz, Gaztela Nafarroako Erresumaren parte izan zen, baina Gaztela erresuma bihurtu zenean Nafarroa eta Iberiako gainerako erresumen jabe izateko nahia sortu zitzaion. Horren arrazoia zen Gaztelako Erresuma Vatikanoaren aginduen menpe zegoela, eta Vatikanoaren helburua Europako erreinuak menperatzea zela, Europako elite inperialista totalitarioa izan zezan eta ondoren mundukoa ere. Alexandro Aita Santuak 1179an gerra santua, bellum sacrorum, aldarrikatu zien Europako herri matrilinealei eta, zehazki, Nafarroari (nauarra, bachos, albigenses, etab.). Eta Vatikanoak gurutzada burura eraman ahal zezan, Elizak inkisizioa eta sorginkeria salaketak sortu zituen.

Euskaldunok geure burujabetza mantentzeko izan dugun zailtasuna da ez dugula identifikatu gure etsaia, Vatikanoa

Nafarroako Erresuma aspalditik frankoek, britaniarrek, eta Gaztelak gutiziatu zuten. Eta 1512an Julio II.a Aita Santuak Fernando Katolikoari Nafarroa militarki konkistatzeko agindua eman zion, indar militarrez, Albako Dukearen agindupean, zeren orduko Katalina eta Juan de Albret erregeen aurka Frantziako erregearekin sinatu zutelako neutraltasuna. Vatikanoaren kezka bazen ere Nafarroa bere burujabetza, askatasuna, defendatzen ari zela, eta bere bizimodu matrilineala indarrean zegoela kristautze patriarkala egon arren. Nafarroak askatasunaren aldeko borroka bizia izan zuen urteetan, 1522an, euren bizimodua eta lurraldea defendatzen jarraitu zuten Iruñea, Amaiur, Behobia, eta abarreko gazteluetan.

Pierre Lancre inkisidoreak ere sorginkeria leporatu zien Lapurdiko emakumeei eta umeei. 3.000 atxilotu eta 600 sutan erre zituzten, matrilinealak, askeak, izateagatik. Itsasgizonak matxinatu ziren, eta Bordeleko Parlamentuak Lancre deitu zuen kapitulura; Lapurdi laster utzi zuen. Eta inkisidoreak alde egin eta hiru urte geroago argitaratu zituen bere abenturak.

Inkisizioak bere helburua lortu zuenean, hau da, patriarkatua inposatzea, XIX. mendean, Espainia errealitate bihurtu zen eta gaur egun dauden Europako gainerako estatuak ere bai

Sorginkeriaren akusazioek jarraitu zuten Nafarroa osoan, Gipuzkoako eta Bizkaiko itsas nafarrak barne. Inkisizioaren helburua biztanleria menderatzea eta egitura matrilinealak desegitea izan zen sorginkeria salaketen bidez. Egiturak hauek ziren: amaren leinuko familia zabala, ondasun komunalak, etxea eta lurrak alabak hartzen zituen oinordetzan ama-lerroaren bidezko oinordetzatik, auzolaneko egitura, batzarra erabakiak eta legeak antolatzen zuen organo gorena (foruak), igarotze errituak, sinesmenak (Mari) eta lege naturala edo zuzenbide piriniarra. Egitura horien ordez indarrean jartzeko egitura patriarkalak, ordea: familia patriarkala, non aitaren esku zegoen autoritatea eta gainerako kideek haren aginduak bete behar zituzten, maiorazkoa etxea eta bere lurrak seme nagusiak oinordetzan hartzen zituen, jabetza pribatu indibiduala, soldatapeko sistema, zergak, osatutako legedia erlijio katoliko hertsatzaile patriarkalean oinarrituta, non emakumea aitaren eta senarraren agintepean egon behar zen, eta gizon matrilinealaren balio naturalak komunitatea eta familia zaintzan oinarritzen zirenak kentzea, eta horren ordez ematea jarrera dominatzaile eta autoritarioa, balio horiek botere hierarkian elizak antolatutako rolak ziren. Inkisizioak bere helburua lortu zuenean, hau da, patriarkatua inposatzea, XIX. mendean, Espainia errealitate bihurtu zen eta gaur egun dauden Europako gainerako estatuak ere bai.

Euskaldunok geure burujabetza mantentzeko izan dugun zailtasuna da ez dugula identifikatu gure etsaia, Vatikanoa.

Jatorriz euskaldunak, Europako jatorrizko indigena izateaz gain, nafar matrilinealak gara eta Euskadi, hain zuzen, nor garen ahazteko sortutako beste asmakizun bat da.

Mari Carmen Basterretxea