argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun
  • Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko irailaren 12a

Goizean, hiru konferentzien bidez, nafar erresumako hamar mendeko historia eman dute argitara, eta ondotik ekitaldi ofiziala egin dute hautetsiekin, 1523ko agorrilaren 28ko Estatu Nagusiak bildu ziren toki berean, Donapaleuko San Paulo elizan. Bertan, oroimen plaka ezarria izan da, bost mende geroago Nafarroako memoria, kultura eta hizkuntza zainduko direla zin egiteko. Arratsaldean berriz, nafar herriaren tragedia eta bizinahia kontatuak izan dira dantza, musika, kantua eta antzerkia uztartu dituen ikusgarriaren bidez.