argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa berriz altxa ekimenak 1521eko gaztelarren aurkako Iruñeko herritarren altxamendua gogoratuko du
  • Iruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik 500 urte beteko dira aste honetan. Nafarroa berriz altxa ekimenak omenaldia egingo die herritar horiei, maiatzaren 22an.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2021eko maiatzaren 14a

Igandean, maiatzaren 16an, 500 urte beteko dira lruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik. "Nafarroa berriz altxa" ekimenak onartezinatzat jo du 1521eko maiatzean Iruñeko herritarrak bonbardatu zituztenak hiri erdigunean oroigarri bat izatea (Loiolako Iñigoren omenezko estatua) eta aldiz, burujabetzaren alde matxinatu ziren Iruñeko herritarrek inolako errekonozimendurik ez izatea.

Hau aldatzeko, Iruñeko udal erregistroan mozio baterregistratu dute "gertakari hauei argia eman eta Iruñeko udalak izan ziren moduan onar dilzan, ahaztutako memoria erreparatuz".

Bestetik, omenaldi herritar bat egingo diete 1521ean matxinatu ziren herritar horiei. Maiatzaren 22an, larunbatarekin, eguerdiko 12etan izanen da, Nafarroako Artxiboaren parean.