argia.eus
INPRIMATU
“Nafarroa bakar baterantz, nola?” mahai ingurua
  • Mugaz bi aldeetako Nafar hautetsien arteko debate publiko bat izanen da ostirale huntan Baigorrin, Irulegiko Irratiak eta Basaizea elkarteak antolaturik.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2016ko apirilaren 01

Mahain ingurua, ostirale arrats huntan izango da 20:00etan Baigorriko Bil Etxea gelan. Antolatzaileek esan dutenez, eztabaida hastea da helburua, ikuspuntu ezberdinak dituzten kideak bilduz. Ekimena irekia da.

Nafarroa Behereko ordezkariak izango dira Beñat Arrabit (PNB), Daniel Olzomendi (EH Bai) eta Alice Leizagezahar (Europe Ecologie - Les Verts). Nafarroako Garaikoak Izaskun Goñi (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu) eta (Podemos).

 

Albiste hau Euskal Irratiek egina da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.