argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuaren azken adierazpenen aurrean
  • Gaur bertan jakin dugu, hainbat hedabideren eskutik, Nafarroako Gobernuak “elkarrizketarako borondatea” agertu duela. Aldi berean, blokeo egoeraren errua egotzi digu eta hustutze “lasaia” espero dutela adierazi. Zinismo honen aurrean, azken hilabetetan jasotakoaren hainbat iritzi eta gertakariren kontakizuna argitara emateko beharrean gaude.

Maravillas gaztetxea 2018ko abuztuaren 09a

Oztopo gezur eta hauste instituzionalek baldintzatutako prozesu luze baten ostean 2017ko irailaren 3an Maravillas Gaztetxea okupatu zen. Irailaren 4an, Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen proiektuan parte hartzen duten hainbat lagunen aurka. Gertakari honek argi utz dezake gobernuaren elkarrizketarako prestutasuna zer nolakoa izan den. 

Kasua epailearen eskutan zegoela, honek bi aldeei mediazio eskaera egin zien akordio batera hel zitezen. Bi hilabetez egon ginen mahaian eserita Gobernua parez pare, Maravillas Gaztetxea bizirik manten zezakeen irtenbidea bilatu nahian. Hala eta guztiz ere, hesia geldiezina suertatu zen, jaso genuen eskaintza bakarra zera izan baitzen: “Alde egin eta ordain itzazue kalteak”. Kalteak? 20 urtez abandonaturik iraun duen espazioa atondu eta auzoarentzat irekitzea kalteak sortzea da? Gaur egun Nafarroan jasotzen ari den kalte bakarra eraikitzen ari zareten AHT-a da.

Ez ziren gutxi izan elkarrizketa horietan Gobernuari egindako eskaintzak, baina haien partez, BETI erantzun berdina jaso genuen: KANPORA. Horrela elkarrizketak hautsi egin ziren eta prozesu judizialak bere bidea jarraitu zuen gaur egun arte. Horrekin nahiko izan ez balute, gobernua akusazio partikular gisa azaldu zen eraikinaren kautelazko hustutzea eskatuz, hau da, indarrez kanporatzea epaiketa ospatu izan ez arren. Eta gu gara jarrera ofentsiboa daukagunak? Atzo goizean gure pazientzia agortu egin zen, Polizia Foral ugari gaztetxe ingurura hurbildu ziren, helikoptero eta guzti, zeinak Gaztetxeko teilatuko irudiak grabatzen egon zen. Ez gaitezen engainatu, atzoko operatiboak desalojoa prestatzeko informazio bilketa zuen helburu.

Honen aurrean, nola da posible Nafar Gobernua, bere bozeramailea den Maria Solanaren bitartez, Maravillas gaztetxea elkarrizketarako prest ez dagoela esatea eta jarrera ofentsiboa egoztea. Jakinik haiek izan direla BETI errepresioaren bidea aukeratu dutenak Gaztetxearen aurka jotzeko. Argi utzi nahi dugu, haien jarrera hau bada gu defendatuko garela.