argia.eus
INPRIMATU
‘Nabarra’ aldizkariak argitaratzeari utzi dio arazo ekonomikoak direla eta
  • Nabarra aldizkariak ez du zenbaki gehiagorik kaleratuko diru arazoen eraginez. "Ezin izan dugu Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota", adierazi dute argitalpenaren arduradunek ohar baten bidez. Datorren asteartean, prentsaurrekoa emango dute Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montoro arte arduradunak itxieraz hitz egiteko.

2011ko abenduaren 16a

Kultura eta gizartea jorratzen zituen hilabetekaria Iruñean sortu bazen ere, 2010ko maiatzean zuzendaritzak Nabarra Nafarroan ezin zela argitaratu iragarri zuen, Nafarroako Foru Gobernuaren laguntza faltagatik. Bizkaian sortu zen orduan Nabarrak Kultur Elkartea, aldizkariaren kudeaketa ekonomikoa eta zuzendaritzaren kargu hartzeko. Irati Jimenezek hartu zuen Jon Orzaizen lekua zuzendaritzan.