argia.eus
INPRIMATU
NaBai, Ezkerra, Aralar eta Bilduk euskarazko irrati baten aldeko mozioa aurkeztu dute
  • Iruñeko Nafarroa Bai, Bildu, Aralar eta Izquierda-Ezkerrako zinegotziek mozio bateratua aurkeztu dute Iruñean Nafarroako Gobernuak “lehenbailehen” euskarazko irrati bati emititzeko baimena eman diezaion.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko otsailaren 06a
Euskalerria Irratiari beste behin ukatu diote lizentzia.

Iruñeko eskualdean baimen administratiboa duten hamar irratietan euskarazkorik ez dagoela salatu dute lau taldeek. 2012an bi osoko bilkuratan “beharra” zegoela aitortu arren, adostutako irizpidea betetzen zuen hautagai bakarra, Euskalerria Irratia, kanpoan geratu da berriz ere.

Horregatik, alderdi hauen ustetan, premiazkoa da Nafarroako Gobernuak Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzari “irrati lizentzia kopuruaren handitzea” eskatzea, eta gutxienez bat programazio osoa euskaraz eskainiko duen komunikabide bati esleitzea.