Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.
Foruzaingoak azaldu duenez, "arrisku gune jakin batzuk nabarmentzen dira, non marra jarraituek aurreratzea debekatzen duten, aurrez aurre talka egiteko arriskua dagoelako".
Bigarren fasea abiatuta, trafiko ugaritzea antzeman da, eta horrek istripu arriskua dakar. Aurreko faseekin bat egin zuten asteetan trafikoa murriztu zen.
Droneak hainbat motatako polizia ekintzetarako erabiltzen ari dira, eta orain bide segurtasurena ere bideratu dituzte, “erabiltzaileak arriskuan jartzen dituzten baimendu gabeko jokabideak detektatzeko eta zigortzeko".