Mango eta Zara arropa ekoizleen Myanmarren dituzten lantegietako langileek salatu dute koronabirusa dela eta sindikatutako kideak kaleratu dituztela, eta ez sindikalak mantendu. Penn Stateko Unibertsitateko Munduko Langileen Eskubideen Zentroak gehitu du enpresak hainbat eskari bertan behera utzi duela, eta egoera baliatu duela “kontratu deserosoak” kentzeko.
4,1 milioi langilek egiten dute lan industria horretan. Andrew Tillett-Saks Asiako lan sindikatuetako kideak Twitter bidez salatu du gertatutakoa: “Krisia ez da aitzakia sindikatuei eraso egiteko. Krisi honek gehiago kolpatuko ditu langileak, ezin dugu onartu krisia mozorrotzat erabiltzea sindikatuak desagerrarazteko”.
Myanmar workers of Myan Mode factory who make @ZARA and @Mango’s clothing march to demand justice. All union members are fired while all non-union workers kept at work. Banner says “Covid is no excuse to union-bust.” These brands must do better. #covid #myanmar @GrimKim @Miquel_R pic.twitter.com/dAsxwpVVgc
— Andrew Tillett-Saks (@AndrewTSaks) April 2, 2020
Penn State eta WRCk kaleratutako txosten baten arabera, Myanmar alboko herrialdeko, Bangladesheko arropa hornitzaileen %58ak ekoizpena gelditu behar izan dute. Horrez gain, erosleen %72ak lehengaien gastuak ordaintzeari ezezkoa eman diola gehitu dute.
Hala ere, Bangladesheko Arropa Eskulangileen eta Esportatzaileen Erakundeak (BGMEA) nazioarteko konpainiei langileak babesteko deia egin die, kaleratzeak haiek eta beren familiak “suntsituko” lituzkela argudiatuz.