Sareko umore politikoa zabaltzen duen kontu anonimoa da Muy Bastas, Facebooken 280.000 jarraitzaile inguru dauzka, Euskal Herrian jarraitzaile gehien duen orrietako bat. Twitterrez informatu dutenez, besteren artean, Irantzu Varela ekintzaile feministaren txioak zabaltzeagatik indargabetu du enpresa multinazionalak.
Ez da lehen aldia horrelako zentsura kasuak egiten dituela Facebookek, "eduki pornografikoa" zabaldu izanaren izenean.
😤 @facebookesp #MuyBastas orrialde bertan behera utzi du @IrantzuVarela-ren twitt hau bezalakoak zabaltzeagatik. #YaValeHostia pic.twitter.com/hAuCpthhd6
— MuyBastos (@muybastos) April 27, 2018