argia.eus
INPRIMATU
Muturreko beroagatik bi jai egun ezarri ditu Iranek
  • Asteazkena eta osteguna jai egun izendatu ditu urgentziaz Irango gobernuak. Hiriburuan 40 gradu egin ditzake, eta 50 gradu baino gehiago hainbat probintzietan.

ARGIA @argia 2023ko abuztuaren 02a
Teleferen argazkia.

Muturreko beroa gero eta handiagoa da mundu zabalean. Irango Gobernuak "aurrekaririk gabeko beroa" aurreikusi du egun hauetarako, besteak beste 40 gradu egin ditzakeelako Teheran hiriburuan, eta 50 gradu baino gehiago hegoalderago dauden zenbait tokitan. Sentsazio termikoa, hainbat lekutan, 66 gradukoa izatera iritsi da.

Egoera horretan lan egitea "jasanezina" eta osasunarentzat "kaltegarria" izan daitekeela aitortu dute agintariek, eta asteartean eta asteazkenean jai egingo dute enpresa publiko zein pribatuek, gobernuak aginduta. Gutxieneko zerbitzu publikoak tokian tokiko agintariek erabakiko dituztela jakinarazi dute.

Egipton, bestalde, elektrizitatea eteten ari dira noizbehinka EFE agentziak jakitera eman duenez. Izan ere, beroagatik, sare elektrikoa "izorratzear" egon daiteke hainbat lekutan, eta nahitaez hartu beharreko neurriak dira.