Maiatzaren 8an borrokan hasi dira Armeniako legebiltzarrean. Oposizioko buru Edmon Marukyanek hitzartzea amaitu berri duenean, agintean dagoen alderdiko Sasun Mikaelyan hurbildu eta zaplastekoa jo dio. Berehala mutur-joka hasi dira dozenaka politikari, Radio Free Europek informatu duenez.
Giroa berotu egin da Armeniako Asanblada Orokorrean, Erevan hiriburuan, Edmon Marukyan Armenia Argia oposizioko alderdiko buruak hitz egin ostean.
Marukyan gobernuko kideei egurra ematen ari zen pulpitutik, Sasun Mikaelyan gobernuko kidea bere eserlekutik oihuka hasi zaio. Azkenean biak elkarrengana hurbildu eta mutur-joka hasi dira. Horren ostean, nazioartean zabaltzen ari diren irudiak eragin dituzte legebiltzarkideek.