argia.eus
INPRIMATU
Mutiloan egin nahi duten zabortegiaren aurkako bilerara dei egin dute
  • Datorren astearterako, urriak 18, bilera deitu du herritar talde batek Ormaiztegin. Bertara gerturatzeko eskatu diete gaiarekin interesatuta dauden talde edo norbanako guztiei.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko urriaren 12a
Deialdirako eginiko kartela

Ferrovial taldeko Cespa S.A. enpresa Gipuzkoan sorturiko 102.000 tona zabor kudeatzeaz arduratuko da. Hala jakinarazi zuen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak irailaren 28an. Erabaki honen bidez “hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak duen azpiegituren faltaren arazoari” irtenbide bat eman nahi dio GHKk. Zabortegia urte amaierarako martxan egotea espero dute.

Erabakiaren aurrean Mutiloako hainbat herritarrek antolaketarako eta erantzun bat eztabaidatzeko deia egin dute. Berriak “kezka eta egonezina” sortu duela salatu dute, publiko egiteko era eta momentuagatik, baina batez ere etorkizunean eragin ditzakeen osasun edo ingurumen kalteengatik.