argia.eus
INPRIMATU
Müsikaren Egüna 2021era atzeratu dute
  • Urdiñarben (Zuberoa) egin ohi den Müsikaren Egünik ez da izanen aurten, kronabirusaren izurritea dela eta. Orain arte ez bezala, Zuberoako ikastolek hartuko dute jaialdiaren antolaketaren ardura.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 02a

Urdiñarben ez da Müsikaren Egünik ospatuko aurten, datorren urtera atzeratu dute musika estakuru ehunka lagun batzen dituen besta herrikoia. Aldaketa handiekin etorriko da ondoko edizioa. Besteak beste, lekuz aldatuko dute –ez dute leku berriaren berri eman–. Horrez gain, orain arte ez bezala, ikastolek hartuko dute antolaketaren ardura. Bil Xokoa elkartea aritu da urteetan zehar hitzorduaren biziarazten.

Ikastolak antolatzaile

"Besten egutegian erreferentzia bilakatu zen hitzordu hori gure gain hartu nahi izan dugu lekuko ikastolek", adierazi dute prentsa ohar bidez. Beraz, Sohütako Eperra eta Alozeko Basabürüa ikastolak eta Larzabaleko Erdozaintzi Etxart Kolegioa lankidetzan arituko dira antolaketan. Zehaztera eman dutenez, haur, gazte eta helduei zuzenduriko musikaren, euskararen eta ikastolen aldeko besta izanen da Müsikaren Egüna.

Iaz ospatu zuten 30. edizioa Urdiñarben.