argia.eus
INPRIMATU
Musika Hamabostaldiak Mikel Laboa eta Itoiz omenduko ditu

2009ko ekainaren 16a

Laboaren mundua ikuskizuna aurkeztuko dute Donostiako Victoria Eugenian, Musika Hamabostaldiaren 70. edizioan. Ikuskizunean parte hartuko dute Josetxo Silguerok, Iñaki Salvadorrek, Kirikoketa taldeak, Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak. Aurretik, Laboari buruzko erakusketa eta mahai ingurua izango dira. Hamabostaldiak Itoiz taldea ere omenduko du aurten. Horretarako, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Iker Sanchezek gidatuta, taldearen kanta ezagunen zatiak hartuta suite bat eskainiko du.